Podcasta

LANBROA ELKARTEAREN PODCASTA

Mito eta historiaren arteko nahasketaren hiru adibideren inguruan hitz egiteko saioa.
-- Lanbroa Kultur Elkartea --
Kultura
4 atal ikusteko
Lanbroa 14: Patxi Zabaletaren hitzaldia
2026/11/09

Lanbroa kultura elkartetik Foruak 1876-1976. Ezabatze agindua Bergarako aldarria zikloaren baitako hirugarren eta azken hitzaldia aurkezten dizuegu. Patxi Zabaletak 1976ko foruen urteurrena eta abertzaletasunaren baitako eztabaida izeneko hitzaldia egingo du.

Saioa azaroaren 13an izango da, 19:00etan, Bergarako udaletxeko areto nagusian. Hitzaldiaren aurkezpena egiten dizuegu.

Hitzaldirako sarrera librea izango da.

 

6 min
Lanbroa 13: Joseba Agirreazkuenagaren hitzaldia
2026/10/26

Lanbroa kultura elkartetik Foruak 1876-1976. Ezabatze agindua Bergarako aldarria zikloaren baitako hurrengo hitzaldia aurkezten dizuegu. Joseba Agirreazkuenagak Eusko Foru Gobernuaren sorrera 1800. urtean eta Batzar Nagusien ezabatzea 1877an izeneko hitzaldia egingo du.

Saioa urriaren 30ean izango da, 19:00etan, Bergarako udaletxeko areto nagusian. Hitzaldiaren aurkezpena egiten dizuegu, Agirreazkuenaren audio baten bidez.

Hitzaldirako sarrera librea izango da. Hitzaldi osteko afarirako etorri nahi duzuenek hemen eman dezakezue izena. 

Hizlariak gomendatzen du hitzaldiaren aurretik artikulu hau irakurtzeko. 

 

6 min
Lanbroa 12: Muñagorri, giroa eta garaia
2026/10/12

Lanbroa kultura elkarteak antolatuta, egubakoitzean –hilak 16– izango du lekua Foruak 1876-1976. Ezabatze agindua Bergarako aldarria hitzaldi zikloak. Saioa 19:00etan izango da udaletxeko areto nagusian. Eugenio Ibarzabal eta Ibai Iztueta izango dira hizlariak.

Lanbroak kultura elkarteko Andoni Larrañagak egin du hitzaldiaren aurkezpena, Ibai Iztuetaren audio baten bidez.

Hitzaldirako sarrera librea izango da. Hitzaldi ostean afaria egingo dute Pertxa elkartean (18 euro). Afarirako izen-emateak: 610 28 97 48 telefonoan edo lanbroakke.eus/hitzaldi-afariak bitartez.

 

7 min
Lanbroa 11: Santa Marinako eguzkitze hirukoitza
2026/09/14

Lanbroa kultura elkarteak Santa Marinako eguzkitze hirukoitzaren inguruko aurkezpena egingo du egubakoitzean, irailak 18. Ilatargi astronomia elkarteko kideekin batera egin dute ikerketa baten emaitza emango dute, 19:00etan, Seminarixoan. Gaiaren eta aurkezpenaren berri eman dute Lanbroako Ander Errastik eta Andoni Larragañak gaurko podcastean. 

4 min