Lanbroa kultura elkarteak antolatuta, egubakoitzean –hilak 16– izango du lekua Foruak 1876-1976. Ezabatze agindua Bergarako aldarria hitzaldi zikloak. Saioa 19:00etan izango da udaletxeko areto nagusian. Eugenio Ibarzabal eta Ibai Iztueta izango dira hizlariak.
Lanbroak kultura elkarteko Andoni Larrañagak egin du hitzaldiaren aurkezpena, Ibai Iztuetaren audio baten bidez.
Hitzaldirako sarrera librea izango da. Hitzaldi ostean afaria egingo dute Pertxa elkartean (18 euro). Afarirako izen-emateak: 610 28 97 48 telefonoan edo lanbroakke.eus/hitzaldi-afariak bitartez.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.