Perretxikoekin egindako pintxoak probatu dituzte Arantzazun

Oihana Elorza Gorostiza

Osagai nagusia perretxikoa izanda, hojaldrearekin zein bexamelarekin egindako pintxoak probatu dituzte Arantzazuko ostatuetan hamahirugarren aldiz egin den mikopoteo jardunaldian. Aurretik, Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistak, perretxikoak noiz, nola eta zergatik jan azaldu du.

Arantzazuko Adiskideak elkarteak, Arantzazulabek eta Arantzazu Parketxeak antolatu dute, Oñatiko Udalaren eta aipaturiko jatetxe eta hotelen laguntzarekin, hamahirugarren mikopoteoa egin da Arantzazun zapatu arratsaldean. Aurreko edizioetan moduan, hitzaldia egin da lehenengo Gandiagan eta mikopoteoa gero Arantzazuko ostatuetan. Euria egin arren, bete egin dira Arantzazuko ostatuak pintxoak probatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak