Lehen saria eta publikoarena, biak Dwingi Dwingirentzat

Txomin Madina Milikua

Atzo gauena Santa Ana antzokian egin zen ekitaldian eman zituzten jakitera XVII. Oñatiko Laburmetrai Rallyaren irabazleak. Dwingi Dwingi taldearen Hi, bizia piezak lehen saria eta publikoarena irabazi zituen eta bertan parte hartzen duen Yerai Varelak, gainera, antzezpen onenari ematen zaion saria jaso zuen. Bigarren saria Baltzerdi taldearen Dictaberri lanak jaso zuen eta hirugarrena, Guggenheim taldearen Onddo gosez film laburrarentzat izan zen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak