ALBISTEAK

Erdi Aroko musika eta partiturak protagonista Oñatin

Mireia Bikuña Madrid

XII. eta XIII. mendeetako partiturak ikusi eta entzuteko hitzordu berezia izan dute hainbat herritarrek Gipuzkoako Artxibo historikoan. Musika-idazkeraren lehen urratsa jasotzen dituen erakusketaz eta kontzertuaz gozatu dute Oñatin.

Ondarearen Europako Jardunaldien bueltako hitzordua izan da Oñatikoa. Ganbara abesbatza arduratu da erakusketan batutako XII. eta XIII. mendeetako Testu Liturgikoen Kodeen orriei bizi ematen. Monodiak izan dira emanaldiko protagonistak.

Musika-idazkeraren lehen urratsak jasotzen dituen erakusketa izanik, notazio sistema ezberdina zuten partiturak erabili behar izan ditu Ganbarak. Santa Mariaren Kantigak, Kantu gregorianoa eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoko notazio musikalak interpretatu dituzte, aretoan batutako 40 bat herritarren aurrean. 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak