Oñatiko 48. Musikegunak lau kontzertua izango ditu, azaroko lau zapatutan: 8an, 15ean, 22an eta 29an. Lau kontzertu, musika klasikoaz gozatzeko. Askotariko proposamenak barne biltzen duten lau kontzertua, musika klasikoaz gozatze: musika lirikoa, ganbera-musika, pianoa eta koru musika, baita gitarra emanaldia ere. "Musika mota hori gustuko duten herritarrak asko dira, eta dagoeneko 48 urteko bidea egin dute Oñatiko Musikegunek. Udazkeneko egitarauaren baitan dagoen ezinbesteko zita da", esan du aurkezpenean kultura zinegotzi Iñaki Olaldek.
Emanaldi guztietan goi mailako musikariak egongo dira, baina Olaldek herriko musikariak elkartuko dituen emanaldian ipini du azpimarra: Jon Mestre Arzuaga pianistak eta Oñati Abesbatzak bat egingo dute oholtza gainean, azaroaren 22an. "Aspaldi genuen begiz jota Jon Mestre Arzuagaren lana, eta gura genuen Oñatira ekarri. Bada, aurten, Oñati Abesbatzaren 60. urteurrenaren harira, posible izan da. Etorkizun oparoa duen musikaria eta 60 urteko ibilbidea egin duen abesbatza eskutik", esan du.
Egitaraua
Jarraian dituzue Oñatiko 48. Musikegunetako egitaraua.
- Azaroak 8: Casta Diva. Proposamen liriko honen ardatza opera eta ahots-musika dira.
- Azaroak 15: Uran-zu ikuskizuna, Iñaki Alberdi soinujolearekin eta Haatik dantza konpainiarekin.
- Azaroak 22: Jon Mestre Arzuaga eta Oñati Abesbatza.
- Azaroak 29: Garairik gabeko gitarra ikuskizuna, Musbika Esemble taldearekin
Sarrerak, salgai
Oñatiko 48. Musikegunetako sarrerak salgai daude Udalaren leihatila digitalean. Emanaldi bakoitzerako sarrerak zortzi eurotan eros daitezke; baina, lau emanaldietarako 25 euroko bonua era badago aukeran.
Emanaldi guztiak Santa Ana antzokian izango dira, 19:00etan.