Nazioarteko Lege Soziologiaren 37. masterra abiarazi dute

Mireia Bikuña Madrid

EHUko errektore Joxerramon Bengoetxeak ireki du Nazioarteko Lege Soziologia Institutuaren ikasturte berriko masterra. Hamaika herrialdeko hamazazpi ikaslek jardungo dute Oñatiko egoitzan, martxora arte.

Irekiera ekitaldian egongo dira masterra egingo dute ikasleak. Bengoetxearekin batera, harrera egin diete Justiziako sailburuorde eta zuzendari Alfonso Gomezek eta Txema Bastosek, Oñatiko alkate Izaro Elorzak, eta Lege Soziologia Institutuko zuzendari zientifiko Camilo Umañak. Guztiek azpimarratu dute halako master batek duen garrantzia. "Unibertsitatearen ikuspegitik eta soziologiaren ikuspegitik, Oñatin egiten den masterra oso garrantzitsua da. Lantzen dituen gaiengatik eta daukan kalitatearengatik. Ikasleen eta irakasleen maila oso handia da. Bakoitzak dakar bere kultura eta bere ezagutza, eta horrek guztiorrek egiten du aberasgarri", azpimarratu du Joxerramon Bengoetxeak.

Nazioarteko Lege Soziologia Institutuko zuzendari zientifiko izan zen Bengoetxea 2005etik 2007ra, eta EHUko errektore izan aurretik, master zuzendari ere bai. Barrutik ezagutu eta gidatu du masterra, EHUren master ofiziala denetik; eta ondo baino hobeto daki zer nolako harrera bikaina duen ikasleengan. Maila handiko ikasleek eta irakasleek egiten dute “handi” Lege Soziologia Institutuko masterra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak