Oñatiko Belaskua baserrikoek ez du gogoan halako sikaterik. Eta Murgialdai baserriko Haritz Galdosek uda beroren eraginez irail hasieran hasi behar izan dutela uzta jasotzen azaldu du, beste batzuetan irail bukaeran edo urrian egin izan dutenean.
Lehorte honek txakolina egiteko beharrezkoa den produktuan, mahatsean, izan duen eraginaren gainean berba egiterakoan, Galdos eta Urzelai iritzi berekoak dira: "Mahatsa landare gogorra dela eta sikateei ondo egiten dio aurre. Abuztu hasiera arte ondo zegoen".
Beroaren eraginez mahats batzea aurreratu egin behar izan badute ere, txakolin-ekoizleak pozik daude aurtengo uztak emango duenarekin. Abuztuan euri apur bat egin izana, hori falta izan zaio denboraldiari, aparta izateko.