HEMEN DEBAGOIENA

Xavier Alvarez de Eulateren margolan bilduma izan da ikusgai Arantzazun

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko uztailaren 7a

Xavier Alvarez de Eulateren (1919-2012) pinturak egon dira ikusgai Arantzazuko komentuko klaustroan izan den Lux Vitae erakusketan. Fraile frantziskotarra erlijio-arte garaikideko sortzaile berezienetakoa izan zen. Arantzazuko basilikako beirateen egilea ere bada.

 

Alvarez de Eulatek Erriberriko (Nafarroa) komentuan garatu zuen obra piktorikoa, gehienbat. Figurazioaren eta abstrakzioaren artean mugitzen zen eta kolorearen erabilera adierazkorrean eta etengabeko ikerketa plastikoan nabarmendu zen.

Aurten betetzen dira 70 urte hark egindako beirateak ipini zirela Arantzazuko basilikan. Urteurreneko egitarauaren baitan antolatu dute pintura erakusketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak