Euskal Herriko kontalariak pozik agertu dira jardunaldiak bertan egiteko aukera izateagatik. Jardunaldiak eta eskola Euskal Herrian egiteak bertako talentua bestelako lurraldeetako profesionalei erakusteko aukera ekarri duela nabarmentzen dute kontalariek.
Oñatiarrek ez dute hutsik egin, eta antolatzaileek hainbat ekintzatan esperotako publiko kopurua gainditu dutela nabarmendu dute. Egonaldia herria ezagutzeko ere aprobetxatu zuten kontalariek.