ALBISTEAK

Oñatiko argiteriaren %85ak LED teknologia du

Gontzal Belategi Zubia 2026ko uztailaren 2a

Oñatiko kale argiteriaren zati handiena LED argiteriara aldatuta dagoela jakinarazi du Oñatiko Udalak. Azken lanetan, kaleko 688 argi puntu aldatu dituzte, eta modu horretan, argiteriaren %85ak LED teknologia du dagoeneko. Azken aldaketa hauek aurrez egindako diagnostiko baten emaitza izan dira.

Oñatin, 2.741 argi-puntu daude egun: azken aldaketen ostean 2.330 dira LED teknologia dutenak eta 411, berriz, bestelako luminariak. Etorkizunean, bestelako argiteria mantentzen duen %15 hori aldatzen joateko nahia erakutsi du Udalak.

Argiteriaren kontsumoa 30.251 kilowatt orduko zen 2024ko apirilean; 9.979, berriz, 2026ko hil berean. Kontsumoa jaisteak, %70eko aurrezkia suposatuko die oñatiarrei. Emandako datuen arabera, Oñatiko Udalak 2024ko apirilean 7.450 euro ordaindu zituen kale argiteriarengatik, 2025ekoan 6.130 euro eta 2026koan, berriz, 1.693 euro. Urte batean, osotara 65.000 euro aurreztea aurreikusten dute.

Aurrezki ekonomikoaz gain, aldaketak energia trantsizioaren ikuspuntutik duen garrantzia nabarmendu dute udal ordezkariek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak