ALBISTEAK

Arantxa Agirre: "Hasieran lankide izan ginen Pili eta biok, eta ostean lagun minak, 50 urtez"

Mireia Bikuña 2026ko ekainaren 23a

Ingo Xonau! taldeak antolatuta, bosgarrenez egin zuten Hika Eguna Oñatin, izen propio batekin: iaz hil zen Pili Irazabal euskaltzalea omendu zuten. Askotariko talde eta elkarteetan aritzen zen Irazabal eta horietako hainbat ordezkarik hartu zuten hitza, Idoia Etxeberriak aurkeztu duen ekitaldian, hura gogoan izateko. 

Familiak hainbat kideak, Txantxiku Ikastolako lankide ohieak, Ingo Xonau!-ko kideek, Odol-emaileen taldekoek, Pake Lekuko euskara taldekoek eta Irakurle taldeko lagunek parte hartu zuten ekitaldian. Guztiek izan zituzten berba politak Pili Irazabalen figura gogora ekartzeko unean.

Musikak ere izan zuen lekua. Piliren iloba Ane eta Jone musikari lanetan aritu ziren, eta Pantxoa eta Peioren Azken dantza kantuan ipini zituzten, ekitaldira joandako guztiak.

Erlazionatuak

Pili Irazabali omenaldia, argazkitan

Eneko Azurmendi Barrena eka 20 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak