Kultur ikastaroetako ikasleek ikasturte amaierako erakusketa zabaldu dute kultura etxean. Ikasturtean zehar egindako lanak jarri dituzte jendaurrean. Zeramika, pintura eta eskulan dekoratiboko lanak dira, gehienbat. Erakusketa ekainaren 12ra arte egongo da ikusgai. Kultura etxeko erakusketa aretoa aste barruan zabaltzen dute, 18:00etatik 20:00etara
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.