ALBISTEAK

Ahozko narrazioaren jardunaldia eta eskola "ilusio bereziarekin" hartuko dituzte Oñatin

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2026ko ekainaren 9a

Espainiako narratzaile elkarteak (AEDA) hamaika urte daramatza udako jardunaldiak eta eskolak antolatzen, urtero komunitate batetik bestera mugitzen joan dira. Aurten Oñatin eta Arantzazun elkartuko dira, ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitartean. 

Hamar urtez udako eskola dela eta kanpora bidaiatzen egon ostean, topaketa aurten Euskal Herrian ospatzeak "ilusio berezia" egiten diela azaldu du Dorleta Kortazar ipuin-kontalariak. 

Ekainaren 29an jardunaldi pedagogikoarekin emango diote hasiera hitzorduari, urtero moduan. Literaturaren eta ahozkotasunaren artea dauden zubiez jardungo direla azaldu du Virginia Imaz ipuin-kontalariak. Goizean ekintzan Santa Ana Antzokian egingo dituzte eta arratsaldean baita Kultur Etxean ere. 

  • 10:00-10:15: Jardunaldiaren inaugurazioa eta ongietorria
  • 10:15 - 11_ 30: Ahozko narrazioaren prestakuntza unibertsitatearen eremuan. Ibilbidea. Hitzaldia, Pello Añorgaren eskutik
  • 11:30 - 12:00 Atsedenaldia. 
  • 12:00 - 13.45: Prestakuntza-esperientzia ezberdinak mahai-ingurua Pep Bruno, Mireia Delgado (Galtzagorri), Itziar Rekalde eta Estrella Escriñar-ekin. 
  • 14:00 bazkaria. 
  • 16:00 - 18:00 Aldi bereko tailerrak.
    • Pep Bruno: Ipuin tradizionalen konbinatoria (tailerra gaztelaniaz)
    • Mireia Delgado (Galtzagorri): Lantegia: Bitartekaritzaren artearen sekretuak  (tailerra euskaraz)
    • Estrella Escriña: Giza liburutegiak (tailerra gaztelaniaz)16:00 - 18:00 Aldi bereko tailerrak.
    • Itziar Rekalde: Zer kontatzen ari gara kontatzen dugunean (tailerra euskaraz)
  • 18.30 - 20:00  Rayanas ipuin saioa eta solasaldia. Irene Reinaren eskutik.

Udako eskola

Hurrengo egunean hasiko dira udako eskolak Arantzazun eta hiru eguneko iraupena izango dute. Goizean hitzaldi formatuko hitzorduak izango dituzte eta arratsaldean tailerrak. Aisialdirako tartea izango dutela ere azpimarratu dute: "elkartzeko eta festarako lekua" dela dio Kortazarrek. 

Ahozkotasunean erreferente diren profesional ugari gerturatuko dira: Diego Reinfeld, Maite Guevara, Juan Gamba eta Idoia Etxebarria besteak beste. 

Izen-ematea zabalik 

Jardunaldia batez ere ahozkotasuna eta literatura uztartzen dituzten lanbideetako jendari zuzenduta dago: irakasle, orientatzaile edo bitartekariei esaterako. 

Informazio gehiago eskuratu daiteke AEDAko web orrialdean eta bertatik interesa duten herritar guztiei, gerturatzeko gonbidapena egin diete; jardunaldietara eta baita eskolara ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak