Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitateko lanak udazken hasierarako amaituko dituzte. Aldundiak dihardu obrak egiten eta horrela adierazi du Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek.
Berrikuntza nagusiak hiru izango dira: eraikinak pareta leuna izango du buelta osoan, irisgarritasuna bermatzeko eskailera eta igogailu berriak izango ditu eta turismo bulegoak bertan izango du egoitza, bi gelako egoitza.