ALBISTEAK

Oñatiko Udalak gazteei zuzenduteko laguntza psikologiko zerbitzua jarri du abian

Koldo Zubia Salas 2026ko maiatzaren 29a

Oñatiko Udala 16 eta 30 urte arteko gazteei zuzenduteko aholkularitza psikologiko zerbitzua ari da eskaitzen. Beharra ikusiz gero, gazteen guraso eta tutoreei ere eskaini ahalko zaie aholkularitza, eta Aldez aurretik txanda hartuta eskaintzen da zerbitzua.

Oñatiko herritarren ongizatea lehentasun moduan hartuta, eta ikusita osasun mentala zaintzeak gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari dela, Oñatiko Udalak erabaki du gazteendako aholkularitza zerbituza eskaitzea. Zerbitzua 16 eta 30 urte arteko gazteentzako da, eta euren ondoeza hobeto ulertzen lagunduko die psikologoak, askotan, izena jartzetik hasita. 

Aholkularitza psikologiko zerbitzua hainbat gai lantzeko egongo da prestatua, adibidez: osasun mentala, osasun emozionala, autozainketa, elikadura-portaera nahasmenduak, menpekotasun egoerak, familia harremanak edo harreman sozialak. Saioak doan dira, ordubetekoak eta erabiltzaile bakoitzak gehienez ere bost orientazio saio jasotzeko aukera izango du. Bakarkako saioak izango dira baina salbuespenak ere bideratuko dituzte. Gainera, ezinezkoa den kasuetarako saioak online formatuan egiteko aukera ere egongo da.

Zerbitzu honekin, Oñatiko gazteen buruko osasun egoera sakonago ezagutzeko aukera izatea lortu gura da, prebentzio estrategia egokituak diseinatzen laguntzearekin batera. Hasiera fasean dago zerbitzua, uztailera arte egongo dena. Balorazioa egingo dute gero, baina Udalaren asmoa bada egiasmoarekin jarraitzea. Gazteendako aholkularitza piskologikoaren zerbitzua Udalak San Juan kalean duen lokalean eskaintzen da eta aldez aurretik hartu behar da hiltzordua, mailez mezua bidalita edo telefonoz deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak