Eskolako arduradunek nabarmendu dutenez, aurten beste urte batzuetan baino ikasle gazteagoak izan dituzte. Amaiera ekitaldian, Iker Oñate Oñatiko Udaleko zinegotziak egin du hasierako agurra. Ondoren, Ane Gartzia Gomiztegi Artzain Eskolako zuzendariak ikasturte honen eta azken urteetako ibilbidearen balorazioa egin du.
Ekitaldian izan dira, halaber, Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua; Joseba Aranburu Aldundiko Nekazaritza eta Lurralde Oreka Berdeko zuzendaria; eta Raimundo Ruiz de Escudero Hazi fundazioko zuzendaria.
Guztira, 29 urtean 340 ikasle igaro dira Gomiztegi Artzain Eskolatik. Aurtengo promozioan, ikasle guztiek jaso dute artzain-makila eta ikasketak bertan egin dituztela egiaztatzen duen diploma.