ALBISTEAK

Goi mailako eskubaloi festa Oñatin

Mireia Bikuña Madrid 2026ko apirilaren 13a

Aloña Mendiko eskubaloi sailaren 50. urteurrenaren baitan, emakumezkoen goi mailako eskubaloiaz gozatu ahal izan zuten zaleek, Oñatiko kiroldegian. Alde batetik, Argentinako eta Erresuma Batuko selekzioak, eta bestetik Zuazoren eta Bera Beraren arteko finala.

Oñatin eskubaloiak duen indarra agerian geratu zen beste behin. Oraingoan gainera, emakumezkoen eskubaloia izan zen protagonista. Selekzioen arteko norgehiagoka eta goi mailako kategorietan jokatzen duten euskal taldeak.

Barakaldoko Zuazok jokalari guztiekin egin zion aurre Euskal Kopako finalari. Bera Beran, jokalari batzuk lehen taldekoak ziren eta beste hainbat bigarren taldekoak. Izen handiak elkartu ziren kantxan. Asko, emakumezkoen eskubaloiaren erreferente.

Finala, bizkaitarrendako

Duda barik, Bera Bera da Gipuzkoako klub nagusiena. Lurraldeko emakumezkoen eskubaloia Europan zehar eramaten duena; besteak beste Txapeldunen Liga jokatzen. Euskal Kopako finala Oñatin jokatzea "pozgarria" izan zen Bera Berako entrenatzaile Imanol Alvarezendako.

Euskadiko bi talde indartsuenek Euskal Kopako finala Zuazok irabazi zuen, akaso, pronostiko guztiak hautsita. Lehia parekatu batean 25-23 menderatu zuen Bera Bera. 

Selekzioak ere bai

Kopako Finalaren aurretik, selekzioen arteko partidua jokatu dute Argentinak eta Erresuma Batuak. Basque Country International Womens Cup txapelketari dagokion lehia jokatu dute, eta argentinarrek irabazi dute 23-18.

Erlazionatuak

Eskubaloia jardunaldia berezia gaur Oñatin

Larraitz Zeberio Lekuona api 10 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak