ALBISTEAK

Joan den urteko likidazioa onartu dute martxoko osoko bilkuran

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko martxoaren 31

Proiektuen exekuzio-mailari buruzko iritzi ezberdina dutela erakutsi zuten udal ordezkariek eguenean egindako osoko bilkuran.

Joan den urteko aurrekontuaren likidazioa irakurri zuen Paskual Elustondo Darpon udal kontu-hartzaileak martxoko osoko bilkuran, eta balorazioa positiboa dela esan, hainbat irizpide erabilita; hala, Udalak ez duela plan ekonomiko finantzariorik egin behar datorren urteari begira. Likidazioaren berri emanda, horri lotutako kreditu aldaketa onartzea zen gai-zerrendako hurrengo puntua, eta bat egiten ez zuten ikuspuntuak azaldu zituzten udalbatza osatzen duten bi alderdietako ordezkariek. Proiektuen exekuzio-mailan iritzi ezberdinak dituztela agerian gelditu zen.

Landa Garapena departamentuak kudeatzen dituen diru laguntzak onartu zituzten eta energia berriztagarrien kanonaz ere jardun zuten. Parrokiako abesbatzarekin lau urterako lankidetza hitzarmena onartzea eta eta Aloña Mendi kirol elkartea diruz laguntzea ere onartu zuten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak