Aurten Elkarrekin bidean leloa jarri diote, hain zuzen, eliza bezala elkarrekin aurrera doazela aldarrikatzeko. Eta ohi legez, Donostiako gotzainak gidatu zuen ibilaldia. Topaketa fededunentzako hitzordu garrantzitsuenetako bat dela azpimarratu zuen Pradok.
Eguraldiak ez zien lagundu; gurutze bidea hasi orduko aterkiak zabaldu behar izan zituztelako. Baina horrek ez zituen kikildu eta aurrera egin zuten fededunek otoitz eginaz.
Arantzazura iritsitakoan, otoitzaldi txiki bat egin zuten santutegian, eta han eman zioten amaiera aurtengo gurutze bideari.