Oñati Institutuko ikasleek parte hartuko dute Gipuzkoako Hormigoi Lehiaketa Mundialean

Mireia Bikuña 2026ko martxoaren 15a

DBHko laugarren mailako ikasleek parte hartuko dute Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak deitutako lehiaketan. Gipuzkoako hamaika ikastetxetako hemezortzi talde lehiatuko dira, hormigoi sendoena lortzeko helburuarekin.

Oñati Institutuan egin dute Gipuzkoako Hormigoi Lehiaketa Mundialaren aurkezpena. "Ekimena 2024an sortu zuen Nafarroako Arkitekto Teknikoen
Elkargoak, arkitekto teknikoen gabeziari erantzun bat emateko. Baina estatu osoan
orokorra da egoera: belaunaldien arteko erreleboa falta da, eta lanpostuak hutsik
geratzen ari dira. Horregatik, guk ere bat egin dugu ekimenarekin, oso garrantzitsua
iruditzen zaigulako gazteen artean arkitekto teknikoen eta aparejadoreen lanaren
inguruko jakin-mina piztea", esan zuen aurkezpenean Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialeko presidente Nagore Azuabarrenak.

Ikastetxeek udazkenean eman zuten izena deialdian, eta hormigoia egiteko materiala martxoan jaso dute. Egunotan ari dira hormigoia prestatzen, teknologiako saioetan. "Irakasle gisa, gure ahalegin nagusia izaten da ikasleek, edukiak ikastearekin batera, ikasketa prozesua gustura eta motibatuta egitea, eta hain zuzen, horrelako ekimenek eragin handia dutel auste dut. Gaur egingo duten lagina prestatzeko argibideak irakurri beharko dituzte lehenik, eta ondoren, ikasitakoa eta intuizioa erabili, lagina egiteko", azaldu zuen Oñati Institutuko teknologia irakasle Edurne Ugartek.

Martxoaren 18ra arte

Laginak egiteko epea martxoaren 18an bukatuko da, eta emaitzak GIKESA laborategira bidaliko dituzte ondoren, entseguak egin eta irabazleak ebazteko. Irabazleen berri, hain zuzen, maiatzaren erdialdean emango dute.  Helburua da hormigoi sendoena lortzea.

Oñati Institutuan badakite zer den hormigoi "sendoa" egitea. Iazko txapelketan ere parte hartu zuten, bigarren postua lortuz.

Hain zuzen ere, Txantxiku Ikastolako DBH4 mailako talde batek irabazi zuen Gipuzkoako lehiaketa, 13,6 N/mm2ko erresistentzia zuen hormigoi laginari esker. Haien ondoren, Oñati BHI ikastetxeak (13,5 N/mm2) eta Lazkaoko San Benito ikastolak (13,4 N/mm2) lortu zituzten bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren. Eta estatuko Hormigoi Lehiaketaren finalean, 11. postua lortu zuten gipuzkoarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak