HEMEN DEBAGOIENA

Andereñoak izan ditu gogoan Hots Abesbatzak

Mirari Altube Arrese 2026ko martxoaren 9a

2026ko Emakumeek Idatzia egitasmoaren baitan andereñoei egin die aitortza Hots Abesbatzak, Martxoaren 8aren bueltan.

"Belaunaldiz belaunaldi hezkuntzaren, hizkuntzaren transmisioaren eta zaintzaren bidez komunitatea eraiki duten emakumeak" izan ditu gogoan Hots Abesbatzak, beste urte batez. Faktoria Sozialaren baitan urtero emakumeek gizartean egin duten ekarpena ikusgarri egitea eta kolektibo jakin bati aitortza publikoa eskaintzea du helburu egitasmoak.

Domekan, Santa Ana antzokian egindako kontzertua lau bloke tematikotan egituratu zuten: musika korala, pianoa, narrazioa eta irudia uztartuz. Eta pieza guztiak emakume konposatzaileenak izan ziren. Hala nola, abestu zituzten Eva Ugalderen, Ave Maris Stella eta Elementuen kantak, Idoia Asurmendiren Itsaso ari zait eta Sarah Quartel-en  I Remember –iruditan abesten–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak