HEMEN DEBAGOIENA

Aparkaleku urdinak errespetatzeko kanpaina, Trautikoen eskutik

Xabier Urtzelai 2026ko otsailaren 9a

Trauti Elkarteak sentsibilizazio kanpaina hasi du mugikortasun urriko pentsonentzako gordeta dauden aparkalekuen gainean egiten den erabilpenaz hausnartzeko. Denek ez dituzte aparkaleku horiek errespetatzen, eta esku-orri, horma-irudi eta pegatinak atera dituzte arazoaren berri emateko.

Arazoaren berri emateaz batera Trautitik iragarri dute Oñatiko ikastetxeetan berbaldiak emango dituztela. Hala, otsailaren 20an Txantxikun ikastolan izango dira, martxoaren 3an Elkar Hezin eta martxoaren 6an Urgain eskolan. "Konturatzen gara halako mezuak gaztetxoen artean zabaltzen ditugunean, kontzientziazio lan hori umetatik egiten denean ondoren igarri egiten dela. Guraso askori seme-alabek deitu diete atentzioa, gaizki aparkatzen dabiltzala esanez", adierazi dio GOIENAri Karmele Arrizabalaga Trautiko kideak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak