Hamaika geldialdi eta erronka izan ditu Oñatiko probak. Parte hartu dutenak ez dira debagoiendarrak eta horrek zaildu egin die egin beharreko lana. GPSari segika, Urkulura joateko, Zubillagatik joan gura izan dute.
Urkulu bera, Gatz museoa, Aitzulo, Udana, Arantzazu, Bedoña, San Migel parrokia, Arrikrutz... Horietan guztietan egin behar izan dute geldialdia, eta eskatutako argazkia atera. Adibidez, Arantzazun, Oteizaren apostoluak atzean, saltoka atera behar izan dute argazkia; eta, Bedoñako elizan, otoitz egiteko posturan.
Bigarrengoz egin dute Rally Klik!, eta probaren helburua da puntua guztiak bisitatzea, norberak aukeratzen duen hurrenkeran; argazkiak egoki ateratzea eta ahalik eta ibilbide motzena egitea.