Hunkigarria eta magikoa izateaz harago, Lakuntzako kontzertua balio izan die adin ezberdinetako jarraitzaileekin elkartzeko, eta Hatortxurekin zuten arantza kentzeko. Betirako geratuko da Latzen Hatortxuren azken jaialdian itzuli zela.
Lakuntzan ikusi eta nabaritu dute jarraitzaileen babesa. Haiek ozen abestu dituzte taldearen kantu ezagunena. Bada, orain, Latzenen txanda da. Badituzte proiektu berriak esku artean: beste disko bat, eta 2026rako bira bat.