Jose Antonio Azpiazuk 'El combate por el clima' liburua aurkeztu du

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko eka. 26a, 16:51

Egileak duela urte batzuk klimak egunerokotasunean zuen eraginaz hausnartzea izan du helburu argitalpenean, eta artxibo lanetan ibili da horretarako. 

Jose Antonio Azpiazu ikerlari eta historialariak El combate por el clima. Mitos y creencias populares vascas liburua argitaratu berri du. XVI. mendetik aurrera Euskal Herrian klimarekin lotutako gertaerak eta mitoak jaso ditu. Martitzenean aurkeztu zuen Oñatin, eta eguaztenean, berriz, Donostian. Gustura agertu zen Oñatin izan zuen harrerarekin, 60 lagun inguru bildu baitziren. Gaur egun, klimaren gaia guztion ahotan dagoela dio Azpiazuk, baina hausnartu nahi izan du duela zenbait urte ere klimak egunerokotasunean zuen eraginaz, herritar gehienak lurraren emaitzetatik bizi zirelako. 

Gaiak bera aukeratu duela dio. Artxiboan lanean ibili den denboran, informazioa pilatzen joan da, eta ikusi du gaia lantzeko materiala bazuela. Landa azterketa egiteaz gain, hainbat artxibo kontsultatu ditu: Oñatikoaz gain, Valladolidera eta Sevillara ere egin du bidaiaren bat edo beste.

Hainbat pasarte bilduta

Hainbat pasarte ere ekarri ditu gogora. Errege Egun bateko elurtea, adibidez. Azpiazuren lehengusuak ezin izan zuen itzuli 15 egunetan Legazpitik Oñatira; edo harakin bati izozte batengatik 500 gaseosa botila lehertu zitzaizkionekoa. Kontatu duenez, une batean Europan inguru hauek ezagutzeko gogoa piztu omen zen, eta bidaiariek hainbat gertaera idatzi zituzten. Gasteiztik sartu eta Zalduondo eta San Adriango kobak pasata hartzen zuten Segura aldera Frantziara pasatzeko, baina elurrarekin San Adriango koba itxi egiten zen, eta herritarrek garbitzen zuten ingurua. Dena den, badu asko harritu duen gertakari bat. DANA izena jarri dio.

Klimari buruzko liburua argitaratu berritan, datorren irailean kaleratuko du hurrengo lana, eta beste bat ere dagoeneko eskuartean dauka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak