Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoaren barrenak ezagutzen

Txomin Madina Milikua 2025ko eka. 10a, 18:32

Artxiboen Nazioarteko Astearen harira ate irekiak egin dituzte Oñatin dagoen Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan. Bisita gidatuetan parte hartu duten herritarrek saribide mugatuko eremuak eta bertan egiten dituzten lanak ere ezagutu ahal izan dituzte.

Artxibo irisgarriak. Artxiboak guztiontzat lelopean egunotan egiten ari diren Artxiboen Nazioarteko astearen baitan, Foru Aldundiak antolatuta ate irekiak egin dituzte Oñatin dagoen Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan

Aurten, gainera, Gipuzkoa hitzaren jatorria den Ipuskoa hitza lehen aldiz agertu zela mila urte bete direnez, egun bakarrean beharrean bitan  zabaldu dituzte artxiboko ateak. Hala, ehun lagun inguruk hartu dute parte bisita gidatuetan.

Askotariko gelak eta lanak

Bisita  gidatuetan parte hartu dutenek artxiboko hainbat gune ikusi ahal izan dituzte bertako langileen azalpenak entzunaz; horien artean, baita  sargune mugatuko eremuak ere; hala nola gordailuak, lan aretoak eta zaharberritze tailerra. Azken horretan, adibidez, mendetako historia duten dokumentuak nola tratatzen eta konpontzen diren bertatik bertara ikusi dute.

Oñatin gordeta dauden askotariko dokumentuen aukeraketa bat ere erakutsi diete, gainera.

Egoitzako gune berezienak gaur bisitatu ahal izan diren arren, esan Oñatin dagoen Gipuzkoako Probintziako artxibo historikoa eguenro dagoela zabalik herritarrentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak