700 bat neska-mutiko batu ditu Eskola Kirolaren azken jaiak

Sara Lanz 2025ko eka. 10a, 15:20

Egubakoitzean, hilak 6, ikasturte honetan Eskola Kirolari agur esateko azken jaia egin zen Oñatin. Lehen Hezkuntzako 700 haurrek hartu zuten parte, eta herriko hainbat gunetan askotariko ekintzak egin zituzten.

Egubakoitzean ospatu zen Oñatin Eskola Kirolaren azken jaia. Bigarren urtez jarraian egin da ekimena, eta Lehen Hezkuntzako 700 bat neska-mutiko batu dira herriko hainbat gunetan, goizean zehar jarduerak egiteko: dantza tailerrak, munduko jolasak, ginkanak, orientazio jolasak eta puzgarriak, besteak beste. Jarduerak eskolako ordutegian burutu ziren, Eskola Kirola hezkuntza-proiektuaren parte dela azpimarratzeko. Parte-hartzaileen arabera, giro aparta sortu zen, eta adin-tarteen arabera banatutako jarduerek aukera eman zuren haur guztiek elkarrekin gozatzeko.

Jaiarekin amaiera eman zitzaion 2023-2024 ikasturteko Eskola Kirolari. Ikasturtean zehar 565 ikaslek parte hartu dute Oñatiko Eskola Kirolaren eguneroko jardueretan, herriko hiru ikastetxeetako ikasleen %66 inguru. Antolakuntzaren balorazioa, beraz, oso positiboa izan da.

Hala ere, datorren ikasturtera begira, ziurgabetasuna sortu da azken epai batek eskola kirolean parte hartzea ez dela derrigorrezkoa ezarri duelako, talde-kirola egin nahi dutenentzat. Erabaki horrek parte-hartzean eragina izan dezakeela diote: "Ziurgabetasunarekin gaude ea datorren urtean nola egongo garen, baina, guk uste dugu kopuru aldetik beherakada egongo dela. Hala ere, uste dugu taldeak irtengo direla" adierazi du Eskola Kiroleko Hezitzaile Anje Eskarzak.

Izen-ematea ekainean

Oñatiko Eskola Kiroleko Hezitzaileak adierazi duenez, hurrengo ikasturterako izen-ematea ekainaren 16tik 20ra izango da. Hori funtsezkoa izango da hurrengo ikasturteko plangintza egiteko.

Eskola giroko jai honetan, kirola, jolasa, eta hezkuntza uztartu dituzte Oñatiko haurrek. Datorren ikasturteari begira erronkak badira, eta ekainean zehar zehatuko da datorren ikasturteko ibilbidea.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak