ALBISTEAK

Oñatiko emanaldiarekin amaitu da Kantariren bederatzigarren edizioa

Gontzal Belategi Zubia 2025ko eka. 3a, 15:35

Musikaz, dantzaz eta kolorez bete da gaur Oñatiko gaztelekua, Kantariren emanaldiarekin. Ez da edonolako emanaldia izan, honekin, Kantariren bederatzigarren edizioak agur esan du eta.

Amaia Txintxurretak gidatuta, Kantari iritsi da Oñatira ere. Parte hartu duten talde guztiek zoriz egokitu zaien kanta bat prestatu  dute azken asteetan, eta urduritasun guztiak alde batera utzita, bikain ibili dira  gaztetxo oñatiarrak. "Oñatiko saioak ere oso ondo doaz. Jendea ikuskizunaz gozatzeko deseatzen dago, eta oso pozik gaude. Umean oholtza gainera ilusioarekin etortzen direla ikusten da, eta hemen behean guraso anai-arreba eta lagunak animatzeko gogoz daude" adierazi du Amaia Txintxurretak.

Amaitu da kantariren bederatzigarren edizioa

Oñatiko emanaldiek eman diete bukaera Kantariren bederatzigarren edizioari. Denboraldia ondo joan dela azaldu du oñatiarrak, eta beste behin ohiko herri guztietan dituztela emanaldiak: "Debagoienean bi urtean behin egiten dugu Kantari ikuskizuna, eta hor pasatu ditugu herri guztiak, Aretxabaleta; Bergara, Arrasate eta Oñati izan da azken geltokia". 

Parte hartzaileek maila oso ona erakutsi dutela uste du Txintxurretak; "Irudi berriarekin etorri gara aurten, eta Kantariren K letrak izar bat du atzean. Horrekin Debagoieneko gaztetxoak izar batzuk direla esan nahi izan dugu, eta aurtengoan ere sekulako maila erakutsi dute.

Bi urtez geldik egongo den arren, hamargarren edizio bat egiteko prest agertu da aurkezle oñatiarra, eta gaztetxoak animatu nahi izan ditu etenaldi honetan ere kantuan eta dantzan jarraitzera: "Bi urtean behin egiten dugunez, bitarte honetan jar daitezela kantuan eta dantzan, denbora heltzen denean irekiko dugu berriro parte hartzeko aukera". 

Ikusleak adi oholtza gainera begira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak