Euskaraldia 2025

Unai Murgiondo: "Norbaiti euskaraz egitea kostatzen bazaio, nekeza da euskarari eustea"

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko mai. 15a, 15:00

Laugarrenez hartuko du parte, ahobizi, Oñatiko hamaikakoko kide eta Ulma Packaging-eko lehendakari Unai Murgiondok (Oñati, 1976), baina azken bi edizioetan hausnarketa egin du, belarriprest ere izan eta jendea harengana euskaraz zuzendu dadin. 

Euskaraldia Hikan parte hartzera ez da ausartu, ez duelako bere burua gai ikusten, "ezagutza faltagatik, konpromisoa hartzeko". Ama-hizkuntza da euskara Murgiondorendako: "Umetatik ezagutu izan dudan hizkuntza da, eta gaur egun ere berezko hizkuntzatzat daukat. Alde horretatik, saiatzen naiz euskal kultura kontsumitzen".

Egunerokotasunean euskara du lehen hizkuntza, baina zaila egiten zaio euskarari eustea euskaraz ulertu bai baina hitz egiteko gai ez den pertsona batekin: "Egia da pertsona bati euskaraz egitea kostatzen zaionean euskarari eustea nahiko nekeza izaten dela. Ariketa mota horretan, adibidez, belarriprest-en kasuan, haiek eskatzen dute euskaraz egiteko. Hor badaukagu zer ikasi ahobizi rola hartzen dugunok".

Arlo profesionalean ere euskaraz

Bereziki, lanean izan nahi du ahobizi, nahiz eta ahal duen heinean euskaraz jarduten duen: "Batzuetan, arlo profesionala albo batera uzten dugu euskara gaietan, baina nik edizio honetan gurako nuke esparru horretan indarra hartu". Horri gehitu dio oso lantalde euskalduna dutela, eta lana ere euskaraz egiten dutela: "Horrela jarraitzeko asmoa daukagu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak