Arkeotopaketak egiten dabiltza astean, 40 ikerlari ingururekin

Uxue Arakama 2025ko mai. 8a, 15:16

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Oñatiko Udalak antolatuta, aurten ere Arkeotopaketak egiten ari dira Oñatin, bosgarren aldiz. Horren helburua da lurraldeko ondare arkeologikoa eta paleontologikoa sustatzea, eta, ondarea bera ezagutzeaz gain, gizartera zabaltzea.

Aurtengo gai nagusia hauxe izan da: Hasierako Goi Paleolitikoa Iberiar Penintsulan. Eta 40 ikerlari inguru izan dira Oñatin egunotan, hainbat lekutatik etorri direnak; tartean, Salamancako, Leongo, Algarveko, Sevillako, Oviedoko eta Bartzelonako unibertsitateetatik.

Herritarrei begirako hitzaldi bat ere egin zuten: Paleolitoko artistak Andaluzian. Sevillako Unibertsitateko ikerlari Maria Dolores Simonek egin zuen; izan ere, Iberia hegoaldeko Erdi eta Goi Paleolitikoan aditua da hura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak