Zuzendaritza berria dute Pake Leku elkartean

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko api. 16a, 08:44

Pake Lekuko zuzendaritza berria (Argazkiak: Pake Leku).

Zuzendaritzako kideak berritu ditu Pake Leku elkarteak eta zuzendaritza berria du orain. Urteko ohiko batzar nagusian onartu dute bazkideek zuzendaritza berria.

Urteko batzar nagusia egin zuen joan den egubakoitzean, hilak 11, Pake Leku erretiratuen elkarteak. 2024an egindakoen memoria eta diru kontuak eta 2025erako dituzten asmoak eta aurrekontuak izan zituzten bozkatzeko gaien artean. Baita zuzendaritza berritzea ere. Kide batzuk utzi eta berriak sartu dira, zuzendaritza berria sortuz.

Zuzendaritza berriak, martitzenean, egin zuen lehen bilera eta kideek hartu dituzten karguak erabakita gelditu ziren:

  • Lehendakaria: Miguel Angel Kortabarria Arabaolaza
  • Lehendakari ordea: Rafael Anduaga Lazkanoiturburu
  • Idazkaria: Iñaki Madinazkoitia Altube
  • Diruzaina: M. Asun Mendizabal Kortabarria
  • Mantenua: Miguel Angel Gomez Lizarralde eta Jesus Markinez Legarda
  • Batzordekide: Mirari Guridi Grisaleña, Jose Fernandez Frechilla, Esther Barrena Ayastuy, Moises Martin Iglesias, Ana Maiztegi Biain eta Miren Arejolaleiba Agirrezabal

Zuzendaritza berria.

Pake Lekuko areto nagusian egin zuten batzar orokorra eta gai zerrendako puntu guztiak onartu zituzten bilerara joandako bazkideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak