40 urte baino gehiagoz egin du lan Jon Romaratezabala oñatiarrak Legazpiko Chillida Lantokian; hain justu, Eduardo Chillida eskultore donostiarrarekin elkarlanean. Askotariko lanak egin zituzten Romaratezabalak eta Chillidak bertan; gaur egun, mundu osoan zehar kokatzen direnak. Lantokiko ateak zabaldu dizkigu, eskultorearekin lan egitearen esperientzia kontatzeko, Chillida Lantokian lan nola egiten zuten erakusteko eta gaur egun museo bilakatu den tokiaren xehetasunak azaltzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.