HEMEN DEBAGOIENA

Euskal magiaren komunitatea indartzea helburu

Sara Lanz 2025eko urtarrilaren 8a

Euskal magiaren komunitatea indartzeko helburuarekin, Oñatin magia gala berezi bat egin da, 30 urtetik beherako mago gazteekin. Potx magoak gidatutako ekitaldi honek euskal magoen arteko sareak sortzea eta magia euskaraz sustatzea izan du xede. Horrenbestez, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako magoek trikimailu harrigarriak eta emanaldi bereziak eskaini dituzte Santa Anan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak