ALBISTEAK

Gabonetako kanpaina hasi da Oñatin ere

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko abe. 10a, 14:46

Txandak bideoa egin du erosketak herrian egiteko eskatuz eta loteria ere ari da banatzen bezeroen artean. Erakusleiho lehiaketa ere martxan dago; 23 komertziok hartu dute parte aurten. Kaleko argiak, berriz, egubakoitzean piztuko dituzte.

Gabonetarako egiten diren erosketak herriak egiteko eskaera bideo bidez egin du aurten ere Oñatiko dendarien elkarteak, Txandak. Herriko merkataritza bultzatzea du helburu bideoak, eta mezu zuzena zabaldu dute: Ez deixen txapau. Aurtengo bideoa ere Oñatiko Dwingi Dwingi taldeak egin du, Bernat Alberdi eta Beatriz Martinez de Albenizen laguntzarekin eta hainbat herritarren kolaborazioekin. Rap erritmora egin dute, trikiti doinuak lagunduta.

Uda ostean jaso zuten Txandaren proposamena, asko eskertu dutena, eta orduan hasi ziren lanean. Nondik hasi, zer forma eman, lokalizazioak zehaztu… eta grabaketak egin. Oso ondo pasa dutela aitortu du Aranburuk. Nola ez, Txanda elkarteko hainbat komertzio eta zerbitzuetako langileak ageri dira bideoan.

Horrez gain, Gabonei lotuta, egubakoitzean piztuko dituzte kaleetan jarritako Gabonetako argiak, eta Udalak antolatu du urteroko Gabonetako erakusleiho lehiaketa; herriko 23 komertziok hartuko dute parte aurten. Txanda, gainera, loteria ere ari da banatzen bezeroen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak