Gaur, eguena, hasi eta zapatura bitartean izango da martxan janari bilketa solidarioa. Beste urte batez, Hotz Oñatik antolatu du, Zaporeak gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean. Eta herriko supermerkatuetan dihardute horretan.
Horren helburua da Zaporeak taldeak Lesbosen (Grezia) dauden errefuxiatuei egunero eskaintzen dizkien otorduak prestatzeko janaria biltzea. Besteak beste, lekaleak, arrain-, barazki- eta lekale-kontserbak eta olioa ari dira jasotzen.
Bilketa lanetan boluntarioak ibiliko dira. Gaur, herriko ikastetxeetako ikasleak dabiltza supermerkatu sarreretan herritarrei informazioa ematen eta, gero, jasotzen zituzten elikagaiak askotariko kaxetan sailkatzen. Gainontzeko egunetan herritar boluntarioek egingo dute lan hori.
Oñatin bildutako guztia Donostialdera eramango dute datorren astean Zaporeak elkartetik, gero hori Lesboseraino bidaltzeko. Iaz, esaterako, 6.500 kilo elikagai jaso zituzten halako bilketan.