Herri Eguna izaten da Oñatiko jaietan egunik garrantzitsuenetariko bat, eta hilaren 5ean ospatu zuten herritarrek. Nekazariak, abeltzainak eta artisauak batu ziren goizean egindako azokan, eta fruten, gazten eta animalien erakusketa eta lehiaketa ere egin zituzten. Indarra hartzeko, herri bazkariak izan zituzten herritarrek, eta arratsaldean haurrentzako herri kirolek bete zuten Herriko Plazan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.