Aequus Ensemble orkestra da Ganbara Faktoriako kide berriena. Bi urte ditu baina prestatu du egitaraua ikasturte berrirako ere, kontzertu klasikoak eskainiz herritarrei. Ikasturte berrian egingo duten bazkideen kontzertuan POP ROCK doinuak entzungo direla ere aurreratu du Biainek. Ipuinen grabaketa berria Barbantxo izango da eta Oñatiko errotak ezagutzeko kontzertua ere egingo dute. Urtea bukatu bitartean, bestalde, ‘Bai, gaixo nago eta zer’’ produkzioaren estreinaldia egingo du Hots abesbatzak, minbiziaren gaia landuz.
Baina abendua aurretik ere egingo dituzte bidaiak eta kontzertuak Ganbara Faktoriako kideek. Iraila, esaterako, oso betea dute. Diapora Egunean hartuko du parte domekan. Hilaren 19tik 21era Letoniako hiriburutik gertu egingo den nazioarteko abesbatza lehiaketan hartuko du parte Ganbarak eta Euskal Telebistako Gabonetako abestien programazioan ere hartuko dute parte, abenduan ikusiko dugun arren, grabazioak datorren astean dituzte, Donostian, euskadiko orkestrarekin batera.
Irailaren 10etik
Ganbara Faktoriak irailaren 10ean hasiko du ikasturte berria, hiru urtetik gorakoendako eskaintzarekin. Antzerkia, gorputz espresioa, dantza, musika eta ahotsa lantzen dituen espazioak izango ditu ikasturte honetan ere.