Konponketa egitearen beharra itokin batzuek sortu zuten. Eurite handietan asko nabaritzen ziren itokinak klaustroan eta barruko azpiegituran ere eragina izaten hasi ziren. Horrenbestez, teilatua konpontzeko beharra ikusi zuten, arazoa gehiagora joan aurretik.