Udako opor egunak pasatzeko aukera ugari daude eta horietako bat da Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak bigarren aldiz egiten ari den eta Debagoienektik igaro berri den Udanbizi txirrindulari bira.
Bizikleta gainean eskarmentu handiagoa edo txilkoagoa duten Goienerreko 35 boluntario eta langile ari dira parte hartzen domekan Bilbon hasi zen Udanbiziren bigarren aldian, eta atzo sartu ziren gure bailarara Aramaiotik.
Tenperatura altuei aurre egiteko Usakon bainua hartu ostean Oñatiko Ur Jauzietara egindako bisitan bertako langile baten azalpenak entzun zituzten, eta zalantzak aergitzeko aukera ere izan zuten. Duela sei urte hasi zen Goienerren eta Oñatiko Ur Jauzien arteko harremana.
Gaur bertan bukatuko da Udanbizi txirrindulari bira Zumaian, eta antolatzaileek esan dutenez, partaideak oso pozik dabiltzala ikusita, hirugarren aldi bat izatea ere espero dute.