Herri barruko zirkulazioari eta erabilerei buruzko Udal ordenantza martitzenean jarriko da indarrean

Xabier Urtzelai 2024ko uzt. 5a, 13:22

Oñatin uztailaren 9tik aurrera jarriko dute indarrean herri barruko zirkulazioari eta erabilerei buruzko Udal ordenantza berria. Azken urte hauetan aldaketa nabariak izan dira herri barruko zirkulazioan, eta erabilpen berri horietarako eguneratu da araudia.

Oinezkoen lehentasuna markatu eta segurtasuna bermatuz bizikleta eta patineteen erabilera edo azkenaldian ugaritzen ari diren patinete elektrikoen erabilera dira, besteak beste, zirkulazio ordenantzan jaso diren berrikuntzetako batzuk. Ordenantza non eta nola aplikatuko den, arau-hausteak nola zigortuko diren eta horretarako eskumena duten organoak ere zehazten dira ordenantza berrian. 

Horrekin batera, azken urte hauetan asko ugaldu dira patinete elektrikoak edo ordenantzan jasotako hitzak erabiliz, mugikortasun pertsonalerako ibilgailuak. Eta bai bizikletekin eta baita patineteekin ere arau asko egiten dituzte herritarrek. Horiek zuzentzeko udaltzainek neurriak hartuko dituzte, baina ez isunak areagotuz, eta bai informazio kanpaina bat abiaraziz.

Udal ordenantza berria otsailean onartu zuen Udalak, eta ekainean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Xehetasun denak, hemen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak