Torreauzoko herri lasterketak 25 urte bete zituen zapatuan, ekainaren 29an, eta hirurehun parte-hartzailek hartu zuten parte. Aitor Mimenza eta Izaro Rubio izan ziren azkarrenak lasterka, eta hurrenez hurren izan zituzten, gizonezkoetan, Endika Donnay eta Andoni Gomez; eta emakumezkoetan, Nerea Amilibia eta Alaitz Atxa. Tartean gurpildun aulkian ere ibili ziren bi herritar: Joseba Azkarate eta haren taldekide Alfon.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.