Eskola Publikorako sarbidea bermatzeko eskatu dio Urgain Eskolako komunitateak Hezkuntza Sailari

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko eka. 21a, 13:58

Oñatiko Urgain Eskolako guraso elkarteak deituta elkarretaratzea egin dute Oñatiko Institutu aurrean, herriko bi familiek onarpen prozesuan izandako "gorabeheren" berri eman eta haiei babesa adierazteko.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak iaz onartutako matrikulazio sistemaren dekretuak aurten ere zeresana eman du Oñatin, herriko bi familiari Urgain Eskola Publikorako sarbidea "ukatu" egin dietelako. Egoera salatzeko, Oñatiko Urgain Eskolako ikasturte amaierako ekitaldien ostean Institutuaren aurrean elkartu dira guraso elkarteko kideak, irakasleak, gurasoak eta ikasleak herriko bi familia horiek babesteko.

Irakurritako manifestuan adierazi dute, orain ari direla ikusten Hezkuntza Sailak eskola segregazioarekin amaitzeko helburua zuen onarpen dekretuaren "benetako aurpegia" eta bi familien kasua azaldu dute: "Iazko onarpen prozesuan, bi familiei, Urgain Eskola Publikorako sarbidea ukatu zitzaien. 2024-2025 ikasturterako onarpen prozesuan Urgain Herri Eskolan 3 urteko gelan familia hauek matrikula eskaera egin dute eta berriz ere, Hezkuntza Sailak Eskola Publikorako sarbidea ukatu die".

Hori horrela, azpimarratu dute euskal eskola publikoan ez dagoela inor soberan eta eskola publikorako sarbidea bermatuta egon behar dela: "Gobernu berriari aldarrikatzen diogu euskal eskola publikoa denona eta denontzat dela! Euskalduna eta publikoa!".

Goizean egin duten prentsaurrekoa. (Argazkia: I.A.A.).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak