Gure Bazterrak Kultura Elkartea ikerketa berri bat egiten ari da, 1975. urtean izan ziren hainbat atentatu argitzeko nahian. Hain zuzen, 1975eko urriaren 5ean bere kanpazarreko tabernan eraila izan zen Iñaki Etxaberen kasua; egun berean, Arantzazuko bidean izan zen atentatua, eta, Juan Zelaia enpresari oñatiarra hiltzeko egin zuten saiakera; eta, urte bereko urriaren 12an legution hil zuten German Agirreren kasuak ikertu nahi dituze. Irunberriko gertaerarekin egin zuten liburuan bezala, oraingoan ere Pako Aristi idazlearen laguntza izango dute ikerketa liburuan gorpuzteko orduan.
Ikerketa abian dute dagoeneko eta informazio ugari batu duten arren, herritarrei dei egin diete kasu hauen gaineko informazioa izanez gero eurekin harremanetan jartzeko. Gainera, ikerketa aurrera eramateko zailtasunekin ari dira. Horregatik ekarpen ekonomikoak egiteko deia ere luzatu dute; ekarpenak 20, 50 eta 100 eurokoak izan daitezke.
Harremanetan jartzeko bi bide izango dituzten herritarrek. Alde batetik jardunaldiak@hotmail.com helbide elektronikora idatzita; edo bestela, 655 83 61 83 telefono zenbakira deituta.