Oporrak Bakean ekimeneko harrera familiek antolatuta, Saharara materiala ari dira biltzen egunotan Oñatin. 8 eta 12 urte bitarteko umeendako arropak zein jostailuak batu gura dituzte. Oñatin eta Bergaran pasako dituzte udako bi hilabete Saharako sei umek eta euren bitartez eramango dituzte gero hara bildutakoak. Ur ekintzetarako materiala edo ibilgailuetan beharrezkoak diren haur-aulkiak ere hartuko lituzkete.
Astelehenean hasi ziren kanpainarekin eta egubakoitzera arte luzatuko da. Zubikoa kiroldegian edo ikastetxeetan utz daitezke arropak eta bestelakoak.