Guztira, 100 abeslari baino gehiago elkartu dira Debagoieneko Haur eta Gazte Abesbatzen hirugarren topaketan. Horren helburu nagusia izan da elkar ezagutzea eta ikustea beste herri batzuetan ere, badaudela haur eta gazte abesbatzak.
Horrelako ekimenek gaur egun abesbatzek bizi duten egoera “ez hain onari” indarra ematen diotela adierazi du Aitor Biain-Bidarte zuzendariak. Eta gaineratu du, aurrera begira elkarrekin beste modu bateko proiektuak garatzeko aukera ere zabaltzen diela topaketak.
Abesbatza bakoitzak hiru abesti kantatu zituen lehenengo; poperoak eta ezagunak gehienak, zuzendariaren hitzetan. Eta bukaeran, guztiek batera dagoeneko eurendako ereserki bihurtu den Kantari bizi naiz kantua abestu zuten.