Lehen geldialdi musikatuaren ostean, musika panorama ardatz duten bi mahai-inguru egingo dituzte hilaren 10ean eta 17an. Lehenenengoan, Lide Hernandok eta Jurgi Ekizak parte hartuko dute, Itziar Ugartek gidatuta (kultura etxean, 19:00etan); eta bigarrenean, herriko musikariak izango dira protagonista: Bull, Naia Herraez, Pototo eta Aitor Regueiro (kultura etxean, 19:00etan).
Biran, beste hiru emanaldi
Ostean etorriko dira diskoan batutako beste kantu guztiak zuzenean entzuteko aukera. Horretarako, bira egingo dute Arrasateko eta Igorreko gaztetxetan, eta Iruñeko Altzina tabernan. Maiatzaren 4an, Sukenak, Ingumak, Zentzu Okerrak eta Hamarratzek joko dute Igorreko Kiñu gaztetxean. Maiatzaren 18an berriz, Lizartxo, Letagin, Malko, Aiert eta Aitor Regueiro izango dira protagonistak, Arrasateko gaztetxean. Azkenik, ekainaren 1ean, Iruñeko Altzina tabernara joango dira Larru Beltzak, Lee Kore eta Osaba Kimu.
Iruñeko eta Igorreko kontzertuetarako autobusak antolatuko dituzte.