Herritarren babesasarekin egin dute manifestazioa Natrako langileek

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko ots. 26a, 16:44

Urtarrilaren 30etik ari dira Oñatiko Natra enpresako langileek lanuzteak egiten, hitzarmen berria lortzeko borrokan. Eta zapatuan, langileez gain, herritarrak eta herriko askotariko eragileak batu ziren Foruen Enparantzatik abiatutako manifestazioara.

Herriko kaleetan ozen entzun ziren, beste behin, Natra Oñatiko langileen aldarrikapenak, lan hitzarmen duin baten alde. Lan hitzarmen berria lortzeko negoziaketetan, enpresak egindako proposamenak ez direla "bidezkoak" salatzen dute langileek, eta, zuzendaritzak lan baldintzak "okertu" nahi dizkietela diote.

Baldintza horien artean da langileei flexibilitatea eskatzea, eta horrek, zuzenean langileen bizi baldintzetan eragiten duela azpimarratzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak