Egurrezko egitura duten eraikinen mapa osatuta dute hirigintza departamentuan. Etxe partikularrak ez ezik, gaztelekua, unibertsitatea edo gaztetxea moduko eraikinak ere aztertu dituzte mapa horretan sartu edo ez erabakitzeko, eta lan hori eskuetan hartuta kontratatu dute Oñatiko termiten mapa osatzeko zerbitzu espezializatua. Tecnalia enpresak egingo du termiten mapa hori, 17.545 euroko aurrekontuarekin. Lana egiteko metodologia, bera, baina, bizilagunei zuzendutako informazio bilera batekin hasiko da.
Kale Barria eta kale Zaharrean atzeman dituzte egurrezko egitura duten alde zaharreko eraikin gehienak eta batez ere kale horietako bizilagunendako izango da informazio bilera baina beste herritarrendako ere zabalik egongo da.