Oñatiko emakumeek historian zehar herriari egin dioten ekarpena ikertzea da Oñatiko Udalak bultzatzen duen Selma Huxley Barkham bekaren helburua. Hirugarren deialdiak eman du dagoeneko fruitua; izan ere, herrian dauden hiru mojen komunitateen inguruan egin dute ikerketa Gizarte komunikazioan doktorea den Itsaso Manias Muñozek eta Jone Arrazola Maiztegi antropologoak. Astelehenean aurkeztu zuten ikerketaren ingurukoak jasotzen dituen liburua. Gaur zabalduko dute, berriz, argazki erakusketa bat Santa Anan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.